EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

  • ZER DA?
  • ZELAN AURRE EGIN
  • ZELAN ESKATU LAGUNTZA

Euskal Autonomia Erkidegorako erreferentziazkoak diren dokumentuen arabera, emakumeen aurkako etxeko tratu txartzat hartuko da:

oraingo edo lehengo familia harreman eta/edo harreman afektibo batean emakume nerabe edo heldu baten aurkako indarkeria fisikoa, psikikoa, sexuala edo beste mota bateko indarkeria erabiltzea, emakumea menderatzeko, azpiratzeko eta erasotzaileak harremanean agintea eta boterea izateko.Tratu txartzat hartuko da horrek guztiak emakumearengan sufrimendua edo kalte fisiko edo psikikoa sortzen badu.

Era berean, hona zer diren sexu erasoak: indarkeria edo larderia tarteko direla gertatzen diren erasoak. Kasurik argiena bortxaketa da, bortxaketaren forma guztiak, hain zuzen. Eta hona zer diren sexu abusuak: indarkeriarik edo larderiarik gabe egiten diren erasoak. Hemen sartuko lirateke nahimena edo adimena gutxiagotuta edukitzeagatik (adingabekoak, zentzumenik ez daukaten pertsonak edo ezgaitasun psikiko batzuk dauzkatenak eta abar) baliozko adostasunik eman ezin dezaketen pertsonen aurka egindako abusuak.

Emakumeen aurkako indarkeriak giza harremanen funtsari berari eragiten dio, eskubideen eta osasunaren aurka atentatuz. Oraintsu arte, esparru pribatuan ezkutatuta geratu denez eta arazo partikular edo intimotzat jo izan denez, inolako zigorrik jaso gabe egin da.

 

Tratu txarrik edo sexu indarkeriarik jasatekotan, nahi baduzu zerbitzu hauekin jar zaitezke harremanetan:

  • Gizarte Zerbitzuak eta Berdintasun Zerbitzua: Bertan, aholkuak eta laguntza psikologikoa, juridikoa, ekonomikoa, ostatuei buruzkoa… emango dizkizute, eta hori guztia doan.
    Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara.Sopelanan, Larrabasterran, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatean. Gatzarriñe, 4. Telefonoa: 94.657.92.82
  • Polizia: Erasoren bat jasateko arriskua izatekotan edo Gizarte Zerbitzuak itxita daudenean, jo Udaltzaingora edo Ertzaintzara. Bertan, behar duzun arreta emango dizute. Ertzaintza: 112
  • Osakidetzako larrialdiak: Lesio fisikorik edo psikikorik baldin baduzu, zoaz osasun zentro batera, azaldu egiezu zein den lesioen jatorria eta eska ezazu medikuaren txostenaren kopia. Osakidetzako larrialdiak: 94 410 00 00.
  • Telefono arreta: Bada telefono bidezko informazio zerbitzua, etxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria jasaten dituzten emakumeei arreta emateko. Doako zerbitzua da, eta telefono bidezko laguntza psikologikoa ematen du 24 ordutan, asteburuak barne. Telefono bidezko arreta zerbitzua: 900 840 111.
  • Biktimari Arreta emateko Zerbitzua (SAV): Informazioa eskaintzen die biktimei beren eskubide eta legezko prozedurei buruz; lagundu egiten dituzte epaiketetara joaten; laguntza psikologikoa ematen diete.
    • Bilboko SAV: 94 401 64 87 edo 900 400 028 (doakoa)

    Egin klik irudian gida pdf-an deskargatzeko.

    Egin klik irudian gida pdf-an deskargatzeko.

    Ezagutzen duzun lehena izan nahi al duzu?

    Harpidetu elkartearen berriak zure posta elektronikoan jasotzeko. Ez dugu spamik bidaliko, ez ditugu zure datuak komertzializatuko eta interesatzen zaizkizun berriak soilik bidaliko dizkizugu. Eta ez bada, zure harpidetza klik bakar batekin ezaba dezakezu.

    10 + 13 =

    Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

    ACEPTAR
    Aviso de cookies